35 urte daramatzat gogo eta bihotzez munduan gustukoen dudana egiten, alegia sukaldean lan egiten.
Beti saiatu izan gara izaten keinuetan zehatzak, labean arduradunak, sorbatzarekin erabakigarriak, usainmenean adituak, merkatuan azkarrak eta sutondoan zuzenak.
Ez da hain zaila jateko kontuekin asmatzea, nahikoa izan da eman zaiguna baliatzea eta bera hobetzen saiatzea, oso herri aberatsean bizi baikara.
Nire taldearekin batera egunero aurrera daramadan borroka munduko zaharrena da: eskua suaren aurka.
Larrua sugarraren aurkako borroka zaharra.
Bertatik ezagutu nahi baduzu kontatzen ari naizen hau, sar zaitez gure etxera, ateak irekita daude zuretzat.